Haur eta Gazteentzako Unitate Psikosoziohezitzailea, errehabilitazio intentsitate handikoa, 12-17 urteko haur eta gazteentzat. Zerbitzu berritzailea, Gipuzkoako Aldundiarekin itundua, 10 plazarekin, osasun eta gizarte zerbitzuekin koordinatuta arreta integrala eta diziplinartekoa eskaintzeko, baita tratamendu trinkoak eta pertsonalizatuak ere, haurraren eta nerabearen faktore biologikoak, kognitiboak eta psikosozialak kontuan hartuta. Eredua berritzailea da, komunitatean eta adingabearen familiarekin (ahal den kasuetan) lan egiten du, osasun psikologikoa eta heziketakoa landuz, banakako eta taldeko tratamenduekin.
Webgunea erabiltzean eta nabigatzean esperientziarik onena izan nahi baduzu, aktibatu eta onartu gure pribatutasun politikak eta cookieak.