2017ko uztailaren 13an sinatu zen Aretxabaleta Kirol Elkartearen eta Arrasateko San Juan de Dios Ospitalearen arteko lankidetza-hitzarmena.
Hitzarmen horren bidez, dagoeneko partekatzen dituzten helburu eta printzipioetan oinarrituta, Debagoienan errotuta dauden bi erakundeek indarrak batu dituzte UD@A proiektua (NERABEZAROAN DROGEN AURKA ELKARTURIK) abian jartzeko. Proiektuak hiru urteko iraupena izango du, eta bi erakundeek konpromisoa hartzen dute “abusu-substantzien” kontsumoaren kontrako prebentzio-ekintzen egitaraua gauzatzeko kirol-jarduera Aretxabaleta Kirol Elkartean egiten duten pertsona guztientzat (gizon nahiz emakume). Egitarau horrek indartu egin du, are gehiago, kirol-balioak eta bizimodu osasungarriaren aldeko hezkuntzarekiko “konpromiso soziala”. Aretxabaleta Kirol Elkartean kirola egiten hasten direnak eta haien inguru soziala edozein abusu-substantzia eta kirol jarduerak guztiz bateraezinak direla sentsibilizatuta eta kontzientziatuta.
Lan-taldeak entrenatzaileek, gurasoek, gazteek, Aretxabaleta Kirol Elkarteko zuzendaritzako kideek, eta San Juan de Dios Ospitaleko paziente eta profesionalek osatuko dituzte.
Proiektu hau San Juan de Dios Ospitaleak duela zenbait urtetatik hona egiten duen “NERABE, UTZI DROGEKIN JOLASTEARI” erantzukizun sozialeko programari gehitzen zaio; horren bidez nerabeei substantzien kontsumoaren benetako ondorioak ikusarazi nahi zaizkie ikastegi, ikastola eta institutuek Ospitalera egiten dituzten bisitetan.