2017ko martxoaren 23an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan eta Diputatu Nagusia buru zela, aintzatespen-jardunaldia egin zen Sueskola Fundazioko patrono, laguntzaile, babesle eta bezeroei zuzendua; Fundazioa, 2009an abian jarri zenetik eta gaur egunera arte, 25.000tik gora lagun trebatu ditu eta.

Ekitaldi horretan, suteen prebentzio eta itzaltzeei dagokienez egiten ari den lanaren inguruan gure ospitaleak erakutsitako konpromisoa azpimarratu zuten.