Nortasunaren nahasmenduren bat duten pertsonekiko eguneroko jarduna hobetzeko interesa duten profesional sozio-sanitarioei zuzenduriko ikastaroa eman du hiru egunez, Jorge Perez Corrales, okupazio-terapeuta eta Rey Juan Carlos I Unibertsitateko irakasleak.
Erizainen, laguntzaileen, gizarte-langileen, psikologoen, okupazio-terapiako begiraleen eta okupazio-terapeuten parte-hartzearekin, diziplina anitzeko gogoeta egin ahal izan dute, zeinek bere lanbidetik lanerako ikuspegi hori nola txerta dezakeen aztertzeko, nortasunaren nahasmendua duten pertsonen funtzionaltasuna hobetzea lortzeko. Funtzionaltasun handiagoa ekarriko duten aldaketa txikiak lortzen joateko, abiapuntua pazientearen interesak, jarduerak eta/edo rol adierazgarriak izan behar dutelako gogoeta izan da oinarria.
Gainera, profesionalaren beraren nortasunak ere nola eragin dezakeen gogoeta egin dute; izan ere, horren arabera, harreman terapeutikoan, pertsonaren funtzionaltasuna ahalbidetu edo mugatu egin dezake.
Ikastaroa Arrasateko San Juan de Dios ospitalean izan da ekainaren 1, 2 eta 3an, eta bertan parte hartu dute bai ospitaleko bertako profesionalek bai eta beste erakunde batzuetako profesionalek ere (Donostiako San Juan de Dios Ospitalea eta Donostiako Gurutze Gorria URTMS). Ikastaroaren balorazioa oso positiboa izan da eta ikusi da eguneroko zereginetan aplikatzeko aukerak badirela.