2007an areto-futboleko ekipo bat osatu zuten, astero entrenatzen da eta hainbat lehiaketatan parte hartu du; horrela, bada, abenduko ostiral batean aukera eskaini zidaten nire ohiko mediku-jarduna utzi eta ekipoarekin Asturiasera joateko, hiruko torneo bat jokatzera.

Psikiatra gisa halako esperientzia batean parte hartzen nuen lehenengo aldia zen; pazienteekin errehabilitazio jarduera bizieta partekatzea, ospitaletik kanpo ez ezik, autonomia erkidegotik kanpo gainera. Halaxe abiatu ginen sei erabiltzaile, ekipoaren zuzendari tekniko den lan-terapeuta eta ni, bere lanbide-jardunean lehenengo aldiz pazienteekin bidaia, lojamendua eta jarduerak partekatuko zituen medikua, ordura arte ospitalean soilik ikusi nituen eta.

Eta horrelaxe ekin genion bideari, 286 kilometroeta 4 bat ordu genituen Arriondaseraino (Asturias). Lehenengo unetik nabaritu nuen persona horien ilusioa, poza eta tentsioa; berrogei minutuko bi partida jokatu behar zituzten beste bi talderen kontra:  Salud Mental Oviedo eta Asturias Oriente.

Kilometroak aurrera, elkarrizketak, kafetxoa hartzeko etenaldia eta bazkaria Llanesen.  Egia esan, mediku garen aldetik, askotan kosta egiten zaigu gure pazienteak kontsultatik kanpo, euren baimenetan, euren harremanetan nola moldatzen diren imajinatzea.  

Arriondasetik kilometro gutxira, gure ekipoari gehituko zitzaizkion Bilboko beste sei erabiltzailerekin elkartu ginen.

Azkenik, eta bihurgunez beteriko bidearen ondoren, iritsi ginen helmugara. Romilloko landetxe batean hartu genuen ostatu. Iritsitakoan, lojamendua antolatu beharzen, afal ordua, tratamendua hartzeko unea, Ribadesellatik paseo laburra eta atseden hartzera; larunbatean goiz jaiki beharra genuen, eta egun gogorra genuen aurretik.

Eguna iritsi zen, Arriondaseko kiroldegia torneo honetarako prest zegoen jokalari bereziek osaturiko taldeekin.  Baloia jokoan 120 minutu eta bi partida gogor gure jokalarientzat; tentsioa, ahalegina, emozio nahasiak eta kirol-espiritu nabaria. Oso hunkigarria izan zen pertsona horiek ikustea, iraupen luzeko ospitale psikiatriko bateko egoiliar izanik, une horretan buru-belarri ziharduten kirolariak.

Gero, amaiera-ekitaldia; dominak, argazkiak, eta abar. Indarra berreskuratu behar genuen, eta fabada asturiarra geneukan zain Pongako parke naturaleko jatetxe eder batean. Ondoren Cangas de Onisen egin genuen ostera, etaitzulera prestatzen hasi ginen.

Igandea euritsu esnatu zen, eta gosaldu ondoren, agurrak, jarduerari buruzko iritzi-trukaketa eta atzerabidea.  Castro Urdialesen bazkaltzeko geratu ginen, eta handik Arrasatera.

Une, irudi eta iruzkin asko datozkit burura une honetan, baina pertsona horietako bakoitzak bere onena emateko ahaleginarekin geratzen naiz.Bidaia honek ikasteko balio izan dit, esperientzia baloraezina izan da, eta gure erabiltzaileen errehabilitazioa eta gizarteratzea helburu dugunean, lanbide-jardun guztien funtsezko alderdietako bat, pizgarri dena gainera eta askotan gure preskripzioetan kontuan hartzen ez duguna ez ahaztea aha lbidetzen digu. Ilusioaren, motibazioaren eta itxaropenaren garra piztuta iraunaraztea, alegia.

Pablo Pereira.