Hartzaileak (profila): kalteberatasun egoeran dauden pertsonak eta familiak, Espainian nazioarteko babeseko harrera programen bidez lagundutakoak. Helburu operatiboak: nazioarteko babesaren pertsona eta familia onuradunen eta/edo eskatzaileen harrera eta autonomiarako prestakuntza erraztea, laguntza prozesu integral bat garatuz, ingurune berrira egokitzea sustatzeko eta haien eskubideak eskuratzeko aukera bermatzeko ekintzekin.
Aurreikusitako ekintzak: aldi baterako harrera zerbitzuetarako (ostatua, mantenua, osasun arreta eta hezkuntza) sarbidea ematea eta Integraziorako Ibilbide Pertsonalizatuak garatzea, lurralde berrian egokitzen eta gizarteratzen laguntzeko eta bizikidetza errazteko.
Zeharka, honako hauek jasoko dituzte, haien beharren arabera: laguntza juridikoa, laguntza psikosoziala, murgiltze linguistiko eta kulturala, itzulpengintza eta interpretazioa eta laguntza ekonomikoak.