Joan den urriaren 10ean, Arrasateko San Juan de Dios Ospitaletik Osasun Mentalaren Munduko Eguna ikusarazteko asmoz, gure 3. azoka solidarioa ospatu genuen.
Egunean zehar, gure herriko kaleetara atera ginen Terapia Okupazionaleko sailetik egindako objektuak saltzera. Giltzatakoak, birziklatutako koadernoak, xaboiak, bala-ontziak… kontu handiz prestatu ziren urte osoan zehar gure aletxoa emateko.

Ospitaleko erabiltzaileen parte-hartzeari eta inplikazioarengatik, salmenta-kopuruarengatik  eta osasun mentalarekin duten harremana kontatzera hurbildu zitzaigun jendearengatik azoka  arrakastatsua izan zen
Ekintza  hainbat hedabidetan zabaldu zen, eta haiek hurbildu eta erabiltzaileei ahotsa eman zieten, ekintzaren helburu altruista azaltzeko aprobetxatuz.


Bildutako dirua, 1.213 euro guztira, JUAN CIUDAD GKEak Bogotan duen proiektu batera bideratu da. Proiektu horrek autokudeatutako baratze bat sortzeko erabiliko da; horren bidez, erabiltzaileek berek,( patologia psikiatrikoarekin guztiak)landatutako barazki eta frutekin hornituko dira. 

Eskerrak eman nahi dugu ekintzan parte hartu zuten guztiei, bai denbora eta dedikazioa eman duten erabiltzaileei, bai erostera hurbildu zirenei.