Eguneko ospitalea nerabeentzat

Zerbitzu anbulatorio mota bat da, Osakidetzarekin hitzartua, eta helburua 12 eta 17 urte bitarteko adin-tartean gero eta handiagoa den osasun mentalaren arazoari erantzutea da. Helburua tratamendua eta laguntza ematea da, gaixotasun mental larriak dituzten eta kudeaketa intentsibo eta orokorra behar duten nerabeei. Baliabideak 16 plaza ditu eta 6 profesionalek osatzen dute (psikiatra, psikologoa, erizaina, terapeuta okupazionala, gizarte hezitzailea eta pedagogia terapeutikoko irakaslea).

EUSKO JAURLARITZAKO OSASUN SAILAREKIN ITUNDUTAKO PROGRAMA