Topaketaren helburua da elkarlanean sortzea osasun-arloko berrikuntza- eta ekintzailetza-zentro baten eredua eta edukia, funtsezko eragile guztiak partaide direla.
SOUL Hi Hub proiektua San Juan de Dios Fundazioak sustatua da, San Rafael Unibertsitate Campusetik, eta osasun-sektoreko 100 eragilek baino gehiagok osatutako ekosistema batek lagundua eta babestua.
Berrikuntza-zentroak San Rafael Campuseko eraikin berrian izango du egoitza fisikoa, La Habana pasealekuan (Madril), eta erronka bat du: unibertsitateak berrikuntza irekia sustatzea esparru soziosanitarioan, pazienteen benetako beharrei erantzuteko, eta sektorea aldatzea, pertsonak eta erakundeak protagonista bihurtzeko.
Otsailaren 14an, 15ean eta 16an, 90 pertsona inguru bilduko dira aurrez aurre, Hub-ean ezarriko diren atributuak, edukia eta lankidetzak zein izan behar duten elkarrekin diseinatzeko. Horretarako xeheki prestatu den metodologia partizipatibo baten bidez, etorkizuneko zentroaren elkarguneak eta oinarriak aurkitzeko behar diren alderdi guztiak landuko dira. Hiru egun horien ondoren, txosten ireki bat egingo da, benetako jarduera hasteko ibilbide-orri komun eta praktiko gisa balioko duena.
Gema Escobar campuseko zuzendariak hau adierazi du: “SOUL osasunaren arloan diharduten eragileen neurrira egina izatea nahi dugu. Kodiseinuko saioak gure sektorean nahi eta behar dugun Hub-a lankidetzan sortzeko dira”.
Hauek izan dira kodiseinuaren lehenengo egunaren lehen ondorioetako batzuk:
- Enpresen, startup-en, unibertsitateen, ospitaleen, laguntza-zentroen, gizarte zibilaren eta administrazioaren arteko lankidetzaren ahalmena, eta aldaketa sozialerako inplikazioa.
- Berrikuntza ez da erakundeak teknifikatzea edo digitalizatzea soilik. Berrikuntza sormenetik eta lankidetzatik sortzen da.
- Laguntza-arazoak teknologiaren hizkuntzara eramango dituzten “itzultzaileak” behar ditugu, teknologiaren onurak ulertzeko eta prozesuak hobetzen nola lagundu diezagukeen ulertzeko.
- SOULek benetako beharretan oinarrituta balioa sortzeko konpromisoa izan behar du.
Asteazkenean, hilak 15, eta ostegunean, hilak 16, San Rafael Campuseko egoitzan izango dira parte-hartzaileak lanean, 30 pertsonako taldetan.
SOUL Hi Hub ekosisteman parte hartzen duten erakundeak:
Acciona, Airbuddy, Andalucía emprende, AstraZeneca, Innovación Colectiva, Cátedra Impacto Social (Comillas), Centro San Juan de Dios (Ciempozuelos), Centro San Juan de Dios (Valladolid), Centro Universitario del Campus San Rafael, COM Salud, CuraeSalud, Design for Change España, Elsevier, Emme, Enfermerinnova, Escuela de Enfermería y Fisioterapia San Juan de Dios, EUEF- Universidad Pontificia Comillas, Evoluciona Consulting, Exeria, Foren project, Fraternidad Muprespa, Fundación Gaspar Casal, Fundación Juan Ciudad, Fundación mas que ideas, Fundación para el Conocimiento madri+d, Fundación para el Desarrollo de la Enfermería (Fuden) , Fundación Pondera, Fundacion Salud infantil, Fundava, Gantabioneclick, GFS Consulting Group, Grupo Inclutex S.L, Hospital Clínico San Carlos, Hospital Fundación San José, Hospital San Juan de Dios (Mondragón), Hospital San Juan de Dios (Pamplona), Hospital San Juan de Dios (San Sebastián), Hospital San Juan de Dios (Santurtzi), Hospital San Rafael, Hospital Universitario Príncipe de Asturias (SERMAS), Impact Hub, Pfizer, Fundación Pfizer, Inithealth (Grupo Init), Juan ciudad ONGD, Kenko Digital SLP, Kognizio, Kunsen, MEB-habilitación, Oneclick, OnWELL, Osi Tolosaleda de Osakidetza, Parc Sanitari Sant Joan de Déu, Persei vivarium S.L., Petri Laboratorio de Ideas, Plataforma conCiencia, Quixote Innovation, Saluta, Medtronic, Sanitas Mayores, Science Academy (Fundación Catalunya La Pedrera), SERGAS, IISGS, SESCAM, TalentTools Human Systems, TeRent, THE H.I.V.E, U4Impact, Unidad de investigación en cuidados y servicios de salud (Investén-isciii), UNIR, Universidad Complutense de Madrid, Universidad de Andorra, Universidad de Córdoba, Universidad de Lleida, Universidad Pontificia Comillas, UnLimited Spain, Vaelsys, Zoundream / SoGooData, Weber, Kineactiv.