Abenduaren 3an, larunbata, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna da, eta aurten bereziki garrantzitsua da Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioaren egoera aztertuko delako, zeinaren hitzaurrean aipatzen den desgaitasunak jarrerak eta inguruak eragindako hesiak dituela.
Konponbide errazak: “Etorri eta ezagutu gaitzatela”
Hori da Rosabelen eskaera. Rosabelek desgaitasuna duten pertsonentzako Valladolideko San Juan de Dios zentroko kafetegian egiten du lan, eta bere familiarekin bizi da. Bat dator beste erabiltzaile eta profesional batzuekin ere gizarteratzea eta laneratzea errealitate izan dadin gainditu beharreko hesirik handiena dela.
Rosabelek tarteka entzuten du kalean “neska gaixoa, hain jatorra dirudi eta”. Horregatik eskatzen du gizartea desgaitasuna duten pertsonengana hurbiltzeko, jendeak “pertsona bitxiak garela pentsatzeari utz diezaion”, eta enpresek uler dezaten “laguntza gehixeagorekin bada ere, beste guztiek behar duten gauza bera behar dutela, ikasteko laguntza”.Rosabelek azpimarratu egiten du lanpostu bat izateak ematen dion “segurtasuna”.
Lana, kezka nagusia
Autonomia pertsonala, bizimodu independentea eta mendekotasun-egoeren aurreko babesa lortzeko ezinbestekoa gainera. “Lan egiteak ahalbidetzen dit nire gastuei aurre egitea, etxebizitza bereizi batean bizitzea eta gainerako guztientzat ohikoak diren gauzak egitea, kafe bat hartzea adibidez”. Honako hau Agustinen esperientzia da. Desgaitasun bat dauka, zentro berean lan egiten du eta alokatutako etxebizitza batean bizi da.
Desgaitasuna duten gazteak laneratzeko ibilbide pertsonalizatuak.
Valladolideko San Juan de Dios zentroak gazteentzako enplegua lortzeko ekimena jarri zuen abian Europako Gizarte Funtsaren bidez; horren helburua zen enplegagarritasuna hobetzea gizarteratzearen eta laneratzearen bidez, enplegua bilatzeko lan-plangintza bat elkarrekin eginez.
Alberto Pascual gizarteratzeko eta laneratzeko teknikaria eta egitarau horren koordinatzaileetako bat da. Azaldu digunez, “zer nolako formazioa eta esperientzia duten jakiteko elkarrizketa egin ondoren, formazio-beharrizanak balioesten eta betetzen” ditugu, eta enplegu-bilaketa aktiboa egiten dugu”.
Rosabel eta Agustinekin bat dator hesirik handiena ezezagunak ematen duen beldurra dela, eta beraren iritziz ohiko enpresek “uste dute pertsona horiek ez direla gai izango helburuetara iristeko”.
“Errendimendu handiko langileak: ezagutu itzazu balioetsi ahal izateko”.
Praktikak ibilbide-programen barruan daude, eta ezjakintasunaren hesia desagerrarazteko egiten dira hain zuzen ere. Azaldu digunaren arabera, esperientzia hau probatu duten enpresak oso pozik daude “desgaitasuna duten pertsonak errendimendu handiko langileak direlako baina, gainera, baliabide egokiak eskura jarriz gero, errendimendua ikusgarria da”.
Eta etekinak ez dira enpresentzat soilik. “Ezin da sinetsi lanpostu bat dutenean zenbaterainoko autonomia eta garapen pertsonala lortzen duten”. Lan munduari atxiki zaizkion asko eta askori aldartea aldatu zaie, euren familiarekiko harremanak eta gizartearekikoak hobetu egin dira, eta “astean 4 orduko kontratu batekin ere, aldaketak izugarriak dira”, esan digu teknikariak.
Desgaitasuna duten gazteak laneratzeko ibilbide pertsonalizatuen programa oso emaitza onak ematen ari da, hasierako kontratazio helburua gainditu du (% 12tik % 25era), nahiz eta San Juan de Dios zentroetan hori bigarren mailakoa izan; izan ere, helburu nagusia “pertsona da, ondo egotea, sistemari atxikita ez egon arren, baliabide gehiago behar badituzte ere beti babestuta egon dadila eta banakako beharrizanak eta ingurukoenak kontuan har daitezela”.
Gaztelako Joan Jainkoarenaren anaiek desgaitasuna duten pertsonei arreta egiteko 5 zentro dituzte: Valladolideko San Juan de Dios zentroa, San Rafael de Vigo etxea eta klinika, Gijoneko Itsas Sendategia, Palentziako San Juan de Dios Urgazpen Zentroa eta Madrilgo San Rafael Ospitaleko Hezkuntza Bereziko Eskola.
Zentro horietan 1.800 lagun baino gehiago artatzen dituzte.
Espainian, desgaitasuna duten 6.600 lagunetik gora artatzen ditu OHSDJk.