ADEGI Gipuzkoako Enpresaburuen Elkarteak New Culturers Gunearen topaketa egin zuen azaroaren 23an.
Gipuzkoako San Juan de Dios gonbidatu zuten, eta ordezkari hauek parte hartu zuten: Mª Carmen Pajares, Pertsona eta Balioen arduraduna; Itziar Martín eta Monica León, biak erizaintzako laguntzaileak.
Donostiako Fabrika eraikin berrian egin zen topaketa, Lanbide Heziketako eta unibertsitateko 600 ikasle baino gehiago eta 35 bat enpresa han zirela.
Enpresa-kultura berrian lan egiten duten enpresen eta Lanbide Heziketako eta unibertsitateko azken ikasturteetan dauden neska-mutilen arteko topagunea da New Culturers Gunea. Ikasleek orientazio profesionala aurkitzeko aukera dute, eta enpresa-kulturaren errealitatera hurbiltzeko, hura motor ekonomikotzat hartuta, bai eta haren erakargarritasuna eta etorkizuna balioesteko ere, ikasleen garapen profesional eta pertsonalerako.
Gipuzkoako San Juan de Diosek duela ia bi urtetik egiten ari den lanaren berri eman ahal izan zuen: Agile eta Teal metodologian oinarritutako kultura-aldaketa bat, pertsonak eta haien elkarreraginak prozesuen gainetik baloratzen dituena, talde autogestionatuak eta arduratsuak sortuz eta sustatuz, balioa ematen duen horretan arreta jarriz eta erakunde malgu gisa aldaketetara egokituz. Hori guztia helburu estrategikoekin bat datorren hazkunde-pentsamoldea helburutzat hartuta.