Kudeaketa politika

GIPUZKOAKO SAN JUAN DE DIOSEAN, misio honekin:

  • Egonaldi luzeko paziente psikiatrikoei ospitaleratze zerbitzua ematea.
  • Zerbitzu espezifiko bat ematea narriadura kognitiboa eta batez ere alkoholaren kontsumoak eragindako portaera nahasmenduak dituzten erabiltzaileentzat.
  • Nahasmendu mental larria duten pertsonentzako zerbitzua ematea egoitza modalitatean.
  • Zerbitzu berritzaile eta psikosoziohezitzaile bat ematea nerabeei, adingabeei eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapekoei.
  • Egonaldi ertaineko paziente psikiatrikoei ospitaleratze zerbitzuak ematea.
  • Gizartean baztertuta dauden erabiltzaileentzako arreta.

Hori guztia, Ordenak bereizgarri dituen funtsezko printzipioen arabera: Kalitatea, Ingurumena eta Segurtasuna, bezeroekin eta gure pertsonalarekin ditugun konpromisoak betetzeko, horiek direlarik kalitatea, ingurumena eta segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistema integratu baten azken helburua, UNE-EN ISO 9001, UNE-EN ISO 14001, ISO 45001 eta UNE 179003 arauetan oinarrituta.

Zuzendaritzak, horretaz guztiaz jabeturik, kudeaketa-politika hau ezarri du, eta konpromisoa hartu du kalitate-, ingurumen- eta segurtasun-eskakizunak —hala pazienteekikoak nola langileekikoak— betetzeko. Hala, gure zerbitzuen kalitatea bermatu, ingurumena babestu eta gure jarduerek berekin dituzten arriskuak desagerrarazteko edo gutxitzeko ahalegina egiten dugu.

Testuinguru horretan kokatzen dira honako printzipiook:

  • Bezeroaren eskakizunak nahiz kalitatearen, ingurumenaren eta segurtasunaren arloko lege- eta arau-eskakizun guztiak betetzeko konpromisoa dugu, pazienteen segurtasunari zein laneko osasunari dagokienez, bai eta erakundeak bere gain hartzen dituen beste eskakizun guztiak betetzekoa ere.
  • Lanarekin zerikusia duten lesioei eta osasun-arazoei aurrea hartzeko lan-baldintza seguruak eta osasungarriak ezartzeko konpromisoa dugu, erakundearen helburu, tamaina eta testuinguruari dagokion egokitasuna kontuan hartuz eta laneko segurtasun- eta osasun-arriskuetan eta aukeretan natural espezifikotzat jo daitezkeenak kontuan hartuz. 
  • Pazientearen segurtasun, laneko segurtasun eta osasun, ingurumen eta kalitateari dagozkien helburu eta xedeak etengabe berrikusi eta ezartzea, hainbat adierazleren segimendu jarraitua eginez, erreferentziazko esparru bat eskainiz eta baliabide materialak helburu eta xede horietara egokituz, etengabeko hobekuntzarako mekanismo eraginkorrak sortu eta mantentzeko. 
  • Langileek eta, halakorik bada, langileen ordezkariek parte hartzeko eta haiekin kontatzeko konpromisoa.
  • San Juan de Dios Ospitalean garatzen den jardueratik eratorritako arriskuak murrizteko edo desagerrarazteko konpromisoa, laneko segurtasun eta osasunari, pazientearen segurtasunari, ingurumenari eta kalitateari dagokienez.
  • Kutsadura prebenituz eta SAN JUAN DE DIOS OSPITALEAk eragiten dituen ingurumen-inpaktuen ebaluazioa eginez ingurumena babesteko konpromisoa dugu, kutsadura eta inpaktu horiek prebenitu, desagerrarazi edo murrizteko. Natura-baliabideen kudeaketa arrazionala etengabe sustatzea; horretarako, energia modu eraginkorrean erabiliko da, eta baliabideen kontsumoa optimizatuko.
  • Hauek kudeatzeko kultura bultzatzea: kalitatea, ingurumena, pazientearen segurtasuna, eta laneko segurtasuna eta osasuna; era berean, langileari behar duen trebakuntza eta informazio guztia ematea, bere eginkizun guztiak behar bezala eta ezarritako segurtasun-estandarren arabera bete ditzan. Horrez gain, pazientearen segurtasunari dagokionez, konpromiso hau gureganatzen dugu: gorabeheren berri erakunde barruan emango dugu, langileen konfidentzialtasuna gordez. Ospitaleko langile guztiei etengabeko prestakuntza eta informazioa ematea, ikaskuntza- eta sentsibilizazio-programen bitartez, eta kalitateari, ingurumenari eta laneko segurtasun eta osasunari dagozkien jardunbide egokiak bultzatzea, bai beren zereginak betetzeko, bai pazientearen segurtasuna zaintzeko.
  • Lehengaien eta zerbitzuen hornitzaileek ere bezeroen gogobetetzean eta etengabeko hobekuntzan parte har dezaten lortzea; horretarako, gure enpresaren prozesuen beharrak azalduko dizkiegu, eta horiek betetzen lagunduko diegu.
  • Barruko eta kanpoko komunikazio-kanalak hobetzea, gure jarduerak errendimendu ezin hobea izan dezan. Pazienteekin, erabiltzaileekin, bezeroekin, hornitzaileekin, Administrazioarekin eta publiko orokorrarekin komunikatzeko bideak ezartzea, gure jarduerak ingurunean duen eraginaren berri emateko.
  • Gure jardunean behar adinako arreta eskaintzea segurtasunari, laneko osasunari, suteen prebentzioari eta baliabide materialen eta ingurunearen kalteen kontrolari.
  • Behar diren baliabide guztiak jartzea norberaren lesioak, lanbideari loturiko gaitzak eta ondasunen kalteak eragozteko.
  • Politika hau ezagutzera ematea erakundeko langile guztiei, eta ulertaraztea politika hau betetzea enpresako kide guzti-guztioi dagokigula.

Interesatzen zaien eta eskatzen duten alderdien eskura dago kudeaketa-politika hau.