Osasun Mentalaren Munduko Eguna dela eta, Arrasateko San Juan de Dios Ospitaleak, duela urte batzuk bezala, buruko gaixotasunaren estigma sozialak ikusarazi, normalizatu eta hautsi nahi ditu. Datorren urriaren 10ean, Terapia Okupazionaleko departamentuan parte hartzen duten Ospitaleko erabiltzaileak kalera aterako gara eta urtean zehar sortutako objektu batzuk jarriko ditugu salgai.
Goiz osoan zehar, herritarrak standera hurbiltzera animatzen ditugu, sormena, trebetasunak miresteko eta erakusgai dauden objektuetako batzuk erosten laguntzeko.
Eguna: Urriak 10
Lekua: Seber Altube plaza (Mondragon)
Ordutegia: 10: 00-13: 00
Herritarrak parte hartzera animatzen ditugu!
*Hurbiltzen zareten komunikabideei eskatzen dizuegu argazkirik atera aurretik
abisatzea.