Joan den azaroaren 19an, PORTAERA ADIKTIBOEN PREBENTZIOAN JARDUNBIDE BERRIAK izeneko Mintegiaren egitarauan NERABE, UTZI DROGEKIN JOLASTEARI gure proiektua txertatu zuen Deustuko Unibertsitateak. Aipatutako mintegia Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoko Sailak antolatzen du Deustuko Unibertsitateko Ikerketa eta Droga-mendekotasunen Erakundearekin lankidetzan. Mintegi hori osatzeko, Madrilen eta Asturiasen egiten ari diren bi proiektu ere txertatu zituzten.
Webgunea erabiltzean eta nabigatzean esperientziarik onena izan nahi baduzu, aktibatu eta onartu gure pribatutasun politikak eta cookieak.