Pribatutasun politika

Hona hemen zer-pribatutasun-politikari jarraitzen dion sanjuandediosgipuzkoa.esen webguneak, San Juan de Dios Ospitalearen titulartasunpean.

Mesedez, hartu minutu batzuk gure pribatutasun-politika irakurtzeko. Modu erraz, argi eta gardenean azaldu nahi dizugu nola tratatzen eta babesten ditugun zure informazio pertsonala eta eskubideak. Zure segurtasuna eta zure datu pertsonalena funtsezkoak dira guretzat, eta oso serio hartzen dugu haiek egoki babestea.

 

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Sozietate izenaSan Juan de Dios Ospitalea
Egoitza sozialaGesalibar Auzoa, 14, C. Postal 20509, Arrasate-Mondragón.
IFKa/ IFZaR2000483D
Telefonoa943460033
Helbide elektronikoarpd.sjd13@sjd.es
Datu-babeserako ordezkariarekin harremanetan jartzekorpd.sjd13@sjd.es

 

ZERTARAKO ERABILTZEN DIRA ZURE DATUAK?

Helburu hauetarako tratatuko dira interesdunak emandako datu pertsonalak:

Osasun-arreta emateko.
HelburuaErabiltzaileari osasun-laguntza osoa ematea. Behar duzun osasun-laguntza integrala emateko eta horretarako beharrezkoak diren Ospitaleko osasun- eta administrazio-zerbitzuak behar bezala kudeatzeko helburuz tratatuko dira zure datu pertsonalak. Besteak beste, hauek egiten ditugu:

–       Pazienteak onartzeko/alta emateko behar diren tramiteak.

–       Mediku-hitzorduak kudeatu eta gogorarazi.

–       Ospitalera joan izanaren egiaztagiriak egin hala eskatzen duten zure senitartekoei edo zurekin harremana duten pertsonei, araudiak baimentzen duen neurrian.

LegitimazioaDEBOren 6.1.b)art. Interesduna parte den kontratu baten exekuzioa.
KontserbazioaAraudiak legez ezarritako epeetan, eta, betiere, helburuaren eta tratamenduaren ondoriozko legezko ekintzak preskribatzen ez diren bitartean.

 

Lanpostuetarako izangaiak hautatzea.
HelburuaHutsik dagoen lanpostu baterako izangaia hautatzeko eta, ondoren, hautatua izanez gero, dagokion pertsonarekin harremanetan jartzeko helburuz bakarrik tratatuko dira jasotzen diren curriculumak eta haietan ageri diren datu pertsonalak.
LegitimazioaDBEOren 6.1.a) art. Tratatzeko baimena.
KontserbazioaGehienez urtebeteko epean. Lanean hasiz gero, lan-harremanak irauten duen bitartean gordeko dira eta, betiere, helburuaren eta tratamenduaren ondoriozko legezko ekintzak preskribatzen ez diren bitartean.

 

Boluntarioak.
HelburuaEskuzabaltasunez beren denbora, ezagupenak eta konpromisoa oparitzen dizkiguten pertsonak funtsezkoak dira guretzat. Boluntario izateko ematen dizkiguzun datuak izen-ematea kontrolatzeko eta kudeatzeko helburuz tratatuko ditugu.
LegitimazioaDBEOren 6.1.a) art. Tratatzeko onespena.
KontserbazioaDagokion helburua betetzeko eta helburu horren eta datuen tratamenduaren ondorioz sor litezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezko den denboran gordeko dira datuak. 

 

Laguntza espirituala edo erlijiosoa.
HelburuaZure behar erlijioso eta espiritualak, halakorik baduzu, estalita uzteko helburuz tratatuko ditugu zure datu pertsonalak. Dagokion helburua betetzeko eta helburu horren eta datuen tratamenduaren ondorioz sor litezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezko den denboran gordeko dira zure datu pertsonalak.
LegitimazioaDBEOren 6.1.a) art. Tratatzeko onespena.
KontserbazioaDagokion helburua betetzeko eta helburu horren eta datuen tratamenduaren ondorioz sor litezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezko den denboran gordeko dira datuak. 

 

Informazio-komunikazioak.
HelburuaErabiltzaileei urteko egutegia doan bidaltzeko helburuz tratatuko dira haiek emandako datuak, bai eta, edozein komunikabide erabilita, Ospitaleak antolatutako ekintza, jarduera edo kanpainen gaineko informazioa helarazteko ere.
LegitimazioaDBEOren 6.1.a) art. Tratatzeko onespena.
KontserbazioaBaja eman arte edo ezabatzeko eskubidea baliatu arte, eta, betiere, helburuaren eta tratamenduaren ondoriozko legezko ekintzak preskribatzen ez diren bitartean. 

 

Gogobetetze-inkestak.
HelburuaZure iritzia axola zaigu. Lagundu iezaguzu gure Zentroan ahalik eta eraginkortasun handiena lortzen. Noizean behin, baliteke gogobetetze-inkestetan parte hartzeko eskatzea San Juan de Dios Ospitaleak (Donostia), edo zure datu pertsonalak erabiltzea zerbitzuak berrikusteko, kontrolatzeko, garatzeko eta hobetzeko.
LegitimazioaDBEOren 6.1.a) art. Tratatzeko onespena.
KontserbazioaZertarako bildu ziren eta xede hura betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta, betiere, helburuaren eta tratamenduaren ondoriozko legezko ekintzak preskribatzen ez diren bitartean. 

 

Konsulta-eskaerak, datuak babesteko eskubideak baliatzea, informazioa, esker onak, kexak eta erreklamazioak.
HelburuaKontsultaren bat egiten duzunean, erreklamazio, kexa edo iradokizunen bat helarazten diguzunean edo datuen babeserako eskubideez baliatzen zarenean, zure eskabidea bideratu eta erantzuna eman ahal izateko helburuz tramitatuko dira zure eskabidean ematen dizkiguzun datuak.
LegitimazioaDBEOren 6.1.a) art. Tratatzeko onespena.

DBEOren 6.1.c) art. Tratamenduaren arduradunari aplikatzekoa den lege-betebehar bat betetzea.

KontserbazioaDagokion helburua betetzeko eta helburu horren eta datuen tratamenduaren ondorioz sor litezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezko den denboran gordeko dira zure datu pertsonalak.

 

Kontratuak exekutatzea eta fakturatzea.
HelburuaKontratatutako zerbitzua emateko, kontratua fakturatzeko eta aplikagarriak diren legezko betebeharrak betetzeko helburuz tratatuko dira kontratatzaileek kontratazio-prozesuetan emandako datuak.
LegitimazioaDBEOren 6.1.b) art. Interesduna parte den kontratu baten exekuzioa.
KontserbazioaDagokion helburua betetzeko eta helburu horren eta datuen tratamenduaren ondorioz sor litezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezko den denboran gordeko dira datuak, zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren arabera, eta fitxategiei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritako epeak ere beteko dira. 

 

Irudiak.
HelburuaOspitalearen komunikabideetan argitaratzeko helburuz tratatuko dira zure datuak, eta, batzuetan, baita kanpoko beste komunikabide batzuetan argitaratzeko ere.
LegitimazioaDBEOren 6.1.a) art. Tratatzeko onespena.
KontserbazioaDenbora mugagabez gordeko dira sisteman zure irudiak eta/edo bideoak, baldin eta interesdun gisa haiek ezabatzeko eskatzen ez baduzu. 

 

Bideozaintza.
HelburuaEraikinean dauden instalazio, pertsona eta ondasunen segurtasuna bermatzea.
LegitimazioaDBOEren 6.1.e) art.  Interes publikoko egiteko bat betetzea edo tratamenduaren arduradunari emaniko aginpide publikoak baliatzea.
KontserbazioaGehienez ere hilabeteko epea, irudiak hartzen direnetik hasita, salbu eta gorde behar badira pertsonen, ondasunen edo instalazioen osotasunaren aurkako ekintzak egin direla frogatzeko. Kasu horretan, irudiak agintari eskudunaren esku jarriko dira. 

 

HARTZAILEAK

Lege-betebeharraren edo errekerimendu judizialaren ondorioz hartzaile direnak, hala nola: osasun-arloan eskumena duten erakunde publikoak; Zerga Agentzia; Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusia; ikuskaritza-gaietan eskumena duten agintariak; beren eginkizunetan ari diren kontu-ikuskatzaileak; polizia-agintariak, errekerimendu formaletan oinarrituta; epaileak eta/edo auzitegiak, gatazkarik izanez gero; hornitzaileak, fakturatzeko eta/edo osasun-produktuen araudia betetzeko, material sanitarioa erabili behar den kasuan (protesiak edo inplanteak jarri, esaterako).

Aseguru konpainiak, emandako laguntza-zerbitzuen ordainketa kudeatu, baliozkotu, egiaztatu eta kontrolatzeko.

Zure datuen berri ematea baimentzen ez baduzu, erakunde horiek uko egin diezaiokete jasotako laguntza-zerbitzuak ordaintzeari, eta aseguru-etxeak ezin izango du egiaztatu, egiaztatu, baliozkotu edo kontrolatu osasun-zentroak bere laguntza-prozesu bakoitza zuzen fakturatu duela, eta, beraz, ez du ordainduko.

Aldez aurretik informatu eta eskatutako (deribazioa) edo osasun-laguntzarako eskatutako helburua betetzeko beharrezkoak diren hirugarrenak, hala nola anbulantziak, osasun-materialaren hornitzaileak, protesiak eta inplanteak, osasun-prestazioa betetzeko.

Kasu jakin batzuetan, zerbitzuen hornitzaileei eta hornitzaile baten partaidetza behar duen prozedura bat kudeatzeko eta exekutatzeko beharrezkoak diren hirugarrenei laga ahal izango zaizkie zure datuak.

 

NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK

Ospitaleak ez die nazioarteko transferentziarik egiten hirugarrenei, eta ez du hori egiterik aurreikusten. Horrelakorik egingo balitz, indarrean dagoen araudiak eta agintari ikuskatzaileak helburu horrekin ezarritako legezko aurreikuspen, gomendio eta jarraibideak beteta egin beharko litzateke.

Pazienteak aseguru bat hitzartua badu Europako Esparru Ekonomikotik (aurrerantzean, EEE) kanpoko erakunde batekin, eta haren legeriak ez badu Europar Batasunekoaren (EB) pareko datuen babes-maila eskaintzen, baliteke nazioarteko datu-transferentzia bat gertatzea, pazienteak aldez aurretik baimen esplizitua emanda, izan litezkeen arriskuen berri izan ondoren. Transferentzia horiek pazientearekin lankidetzan aritzeko eta emandako laguntza-zerbitzuen ordainketa errazteko baino ez dira egiten.

 

ESKUBIDEAK

San Juan de Dios Ospitaleak beti bermatzen du zure eskubideak baliatzeko aukera. Zuk atzera bota ahal izango duzu, noiznahi, emandako adostasuna. Era berean, datuetara sarbidea izateko, haiek zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, tratatzeari aurka egiteko eta eramangarritasunerako eskubidea baliatu ahal izango duzu.

Sarbidea: Interesdunak eskubidea du bere datu pertsonalak tratatzen ari diren edo ez jakinaraz diezaioten eta, tratamendua berresten bada, tratamenduari buruzko informazioa eman diezaioten.

Eskubidea baliatzeko arrazoiak:

  • Zure datu pertsonalak tratatzen ari diren ala ez jakin nahia.
  • San Juan de Dios Ospitaleak zer datu pertsonal dituen jakin nahia.
  • Zure datuen tratamenduari buruzko informazioa eskatu nahia.

Zuzentzea: Interesdunak eskubidea du bere datuak zuzentzeko, okerrak edo osatu gabeak direnean.

Eskubidea baliatzeko arrazoiak:

  • Datu zehaztugabeak edo osatugabeak izatea

Ezabatzea: Interesdunak eskubidea du bere datuak ezabatuak izateko.

Eskubidea baliatzeko arrazoiak:

  • Tratamendua legez kontrakoa izatea.
  • Interesdunak baimena kentzea.
  • Datuak jada beharrezko ez izatea bildu edo tratatu zirenean zuten xedeetarako.
  • Datuak ezabatu behar izatea San Juan de Dios Ospitalearen betebehar juridiko bat betetzeko.

Aurka egitea: Interesdunak eskubidea du bere egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik datuen tratamenduari aurka egiteko.

Eskubidea baliatzeko arrazoiak:

  • San Juan de Dios Ospitalearen edo hirugarrenen bidezko interesen asebetetzean oinarritutako tratamendua izatea, baldin eta interes horiek ez badira interesatuaren interesen edo eskubideen eta askatasunen gainetik jartzen, bereziki adingabekoa bada.
  • Erabiltzaile-profilak egitea.
  • Ikerketa historiko, estatistiko edo zientifikorako tratamenduak, interes publikoko arrazoiengatik tratamendua beharrezkoa denean izan ezik.

Mugatzea: Interesdunak eskubidea izango du DONOSTIAKO SJDk bere datuak marka ditzan, tratamendua mugatzeko.

Eskubidea baliatzeko arrazoiak:

  • Interesdunak datuen fidagarritasuna aurkatzea.
  • Tratamendua legez kontrakoa izatea eta interesdunak datuak ezabatzeari aurka egitea eta horren ordez haren erabilera mugatzeko eskatzea.

EramangarritasunaInteresdunak eskubidea du San Juan de Dios Ospitaleak beraren datuak beste ARDURADUN bati edo interesdunari berari transmititzeko, ohiko erabilerako eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu baten bidez.

Eskubidea baliatzeko arrazoiak:

  • Tratamendua bitarteko AUTOMATIZATUEN bidez egiten denean eta interesdunak berariazko xedeetarako emandako baimenean oinarritzen denean. Interesdunarekin kontratu edo aurrekontratu bat exekutatzea.

Erabaki automatizatuak: Interesdunak eskubidea du ez diezaioten profilik eratu datuen tratamendu AUTOMATIZATU batean oinarritutako banakako erabakiak hartzeko xedez.

Eskubidea baliatzeko arrazoiak

  • Tratamenduaren helburua datuen tratamendu AUTOMATIZATU batean oinarritutako eta alderdi pertsonal batzuk ebaluatu, aztertu edo aurresateko banakako erabakiak hartzea denean.

Interesdunak bere eskubideak balia ditzake berariazko eskabide bat bidaliz, NANaren edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri baten kopiarekin batera, bide hauetatik:

  1. Posta elektronikoa: rpd.sjd13@sjd.es
  2. Posta arrunta: Gesalibar Auzoa, 14, C. Postal 20509, Arrasate-Mondragón.

Izartxo batez markatutako datu guztiak nahitaezkoak dira, beharrezkoak baitira eskabidea egoki kudeatzeko. Datu guztiak ematen ez badira, San Juan de Dios Ospitaleak ez du bermatzen tratamenduaren helburua bete ahalko duenik.

Halaber, uste baduzu datu pertsonalen tratamendua ez datorrela bat indarrean dagoen araudiarekin, jakinarazten dizugu eskubidea duzula erreklamazio bat aurkezteko kontrol-agintaritzari (www.aepd.es).

 

SEGURTASUNA

San Juan de Dios Ospitaleak beharrezko diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartu ditu erabiltzaileak emandako datu pertsonalen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko, bai eta haiek galtzea, aldatzea eta/edo baimenik gabeko hirugarrenek haiek eskuratzea eragozteko ere.

 

ALDAKETAK

San Juan de Dios Ospitaleak beretzat gordetzen du eskubidea politika hau aldatzeko, aplikatu beharreko lege, doktrina edo jurisprudentzia arloko etorkizuneko berrikuntzetara edo arrazoi tekniko, operatibo, komertzial, korporatibo eta negoziokoetara egokitzeko, eta, ahal denean, gertatzen diren aldaketen berri emango dizu aldez aurretik eta arrazoiz. Nolanahi ere, gomendatzen da plataforma honetara sartzen zaren bakoitzean politika hau adi irakurtzea, edozein aldaketa plataformaren bidez argitaratuko baita.

 

Azken eguneratzea: 2023ko martxoa