- PCCBk ekainaren amaieran irekiko ditu ateak. Proiektuari 2017an ekin zitzaion #ParaLosValientes kanpainarekin, zeinari esker 37 milioi euro lortu ziren 15 emaile fundatzaileei, ehunka enpresari eta milaka partikularri esker.
- Bost solairutan banatutako 14.000 metro koadroko azalera duen osasun ekipamendu berri honi esker, ospitaleak % 35 handitu ahal izango du haurren minbizi kasuak tratatzeko gaitasuna, eta egungo urteko 300 kasutatik 400 kasutara igoko da.
- Zentro monografiko berria garapeneko minbizia (haur eta nerabeena) helduen minbiziarekiko bereiz tratatzean oinarritzen da, eta Sant Joan de Déu ospitaleak duela hamarkada bat baino gehiagotik onkologia pediatrikoan garatutako ikerketa, urgazpen eta arreta eredua sendotzen du.
- Zentroa zabaltzeak ahalbidetu egingo dio ospitaleari onkologia pediatrikoko formazioa sustatzen segitzea eta beste herrialde eta kontinente batzuetako osasun zentro eta erakundeekin lankidetzan jardutea, batez ere Latinoamerikan.
Bartzelona, 2022ko ekainaren 16a.- Sant Joan de Déu ospitaleak SJD Pediatric Cancer Center Barcelona (PCCB) inauguratu du ostegun honetan; Espainiako onkologia pediatrikoko lehenengo zentro monografikoa da, eta Europako bigarrena. Proiektuari 2017an ekin zitzaion #ParaLosValientes kanpainarekin, eta horri esker, 2017ko otsailaren eta 2018ko urriaren artean, 30 milioi euro bildu zituen, eta zenbateko horri gehitu behar zaizkio beste 7 milioi kanpainaren bigarren fasean bildu zirenak ekipamendu berria eraikitzeko. Dohaintza horiek 17 emaile fundatzaile, ehunka enpresa eta milaka partikularrek egin zituzten.
Ekainaren amaieran PCCB zabaltzean, San Juan de Diosen Ospitale Ordenako ospitaleak, urtero, minibizi pediatrikoko kasu berri gehiago artatu ahal izatea aurreikusten du; hartara, orain arte urtean 300 kasu berri eta beste 105 birgaixotze edo bigarren iritzia jasotzeko kontsulta artatzen ziren, eta aurrerantzean, ekipamendu berriarekin, 400 kasu berri artatu ahal izango dira urtero, hau da, % 35 gehiago.
Inaugurazio ekitaldiak Pere Aragonès, Kataluniako Generalitateko presidentea izan du buru, eta beste hainbat tokiko eta osasun agintari, paziente eta euren dohaintzekin PCCB errealitate bihurtzen lagundu duten 150etik gora enpresa eta erakunderen ordezkari ere bertaratu dira.
Besteak beste, nabarmentzekoak dira Emaile Fundatzaileak, kanpainan zehar lortutako funtsen % 80 baino gehiago eman zutenak; Leo Messi Fundazioa, Barça Fundazioa, Maria Àngels Recolons Morer, Stavros Niarchos Foundation, “La Caixa” Fundazioa, Esteve, Andbank, Atrys, Fundació Nou Mil·lenni, Asociación Benéfica Anita, Joan Ribas Araquistain Fundazioa, Rosalia Gispert Barral, Invest for Children, Roman Rosell Dolset eta pazienteen Senitarteko eta Elkarteak.
Proiektua komunikabideen aurreran aurkeztu zenean, Manel del Castillo, Sant Joan de Déu Ospitalearen zuzendari kudeatzaileak azpimarratu du “emaileen ekarpenak lankideka sozialeko kasu paregabe bihurtzen du PCCB halako ezaugarriak dituen proiektua izanik”. “Proiektu estrategikoa da Sant Joan de Déu ospitalerako; izan ere, erreferentziako zentro izan da Espainian haurren minbiziaren arretari dagokionez, eta nazioartean ere erreferentea izan da hainbat motatako tumoreen tratamenduan. PCCB zentroarekin paziente hauek tratatzeko gaitasuna handitzen dugu, onkologia pediatrikoko Espainiako lehenengo (eta bakarra) zentro monografikoa, eta Europako bigarrena delako, minbizia duten haurren eta nerabeen eta haien familien zerbitzurako”, azpimarratu du.
Gloria Garcia, HSJDko funts bilketaren arduradunak ere azpimarratu nahi izan du “beren dohaintzekin PCCBren ametsa egia bihurtzen lagundu duten pertsona eta erakunde guztientzako” esker ona. “Enpresa eta erakundeen ekarpenekin batera, 100.000tik gora partikularrek ere ekonomikoki lagundu dute proiektua, elkartasun mugarri garrantzitsuak utzi dizkiguten askotariko 200 ekimen baino gehiagoren bitartez”, gogoratu du.
Eraikin berri bat, haurren kopuru handi bat eraginkortasun eta egokitasun handiagoarekin artatzeko
PCCB 14.000 metro koadroko eraikin batean dago Sant Joan de Déu ospitalearekin galeria estali eta jaso baten bidez lotuta, eta bost solairu ditu, horietatik % 70ean laguntza medikorako espazioak daude, eta beste % 30 ikerketa eta garapenerako espazioetarako erabiltzen da. Oro har, zentro berriak 37 banakako logela, transplanterako 8 kamera, Eguneko Ospitalerako 26 box eta 21 kanpo kontsulta ditu. Egunez eguneko jardunari aurre egiteko, diziplina askotako 150 kidez osatutako profesional taldea izango du.
Gainera, Medikuntza Nuklearreko Zerbitzua eta terapia metabolikoa, ebakuntza-gelak, ikerketarako laborategiak eta bestelako zerbitzu ez-asistentzialak ere baditu, espazio komun atseginak, argi askorekin eta zabalak, pazienteen eta haien senitartekoen ongizatea bermatzeko. Izan ere, pazienteen eta familien inplikazioa etengabea izan da PCCBren diseinuan eta eraikuntzan, Ospitaleak proiektuaren hasieran abian jarritako Inplikazio Planari esker.
Espezializazio eta minbizi pediatrikoko arreta eredu propioa
PCCB mugarria da garapeneko minbizia helduen minbiziarekiko modu bereizian tratatzean. Abian jartzeak aukera ematen du Sant Joan de Déu ospitaleak duela 15 urte baino gehiagotik garatzen duen eta Europan bakarra den pediatriako onkologiako ikerketa, laguntza eta arreta eredua finkatzeko.
Sant Joan de Déu Ospitaleak onkologia pediatrikoan duen ikuspegiak honako premisa hau du abiapuntu: haurren minbizia gizabanakoak bere bizitzako lehen urteetan izan duen garapenarekin lotuta dago; helduen minbizia, berriz, zahartzearekin lotuta dago, beraz, gaixotasun horien biologia erabat desberdina da eta helduentzako botikek ezer gutxi balio dute haurrentzat.
Andrés Morales, PCCBko asistentzia zuzendariak azaldu duen bezala, “PCCBko onkologia pediatrikoko profesionalen espezializazioak tratamendua zehaztapeneko diagnostiko baten, pazientearen adinaren eta tumorearen kokapenaren arabera modulatzea ahalbidetzen du, tratamenduaren eragina eta haren ondorioak minimizatzeko helburuarekin”. “Helburua ez da soilik gaixotasuna desagerraraztea, baizik eta osasun emaitza hobeak lortzea ere, ahalik eta bizi-kalitate handiena lortzeko, bizitzako helburuak betetzeko aukera eduki dezaten”, zehaztu du.
Horren ildoan, Jaume Mora, PCCBren zuzendari zientifikoak, honako hau ere azpimarratu du: PCCBri esker garapeneko minbiziaren ikerketa zehatzean aurrera egitea ahalbidetzen du, hain erasokorrak ez diren tratamendu berriekin, eta gainera, onkologo pediatrikoak (existitzen ez den espezialitatea) trebatzea eta gaixotasun hori pairatzen duten haur kopuru handiago artatzea ahalbidetzen du”. “Ikerketa traslazionaleko eredu bat aplikatzen dugu, laguntza eta ikerketa uztartzen dituena, pazienteek tratamendu aurreratuenen onurak ahalik eta azkarren balia ditzaten. Horri esker, % 80 sendatzetasak lortzen ditugu, munduko bikaintasuneko beste zentro batzuen antzekoak, eta 2030erako, tratatzen ditugun haurren tumore mota guztietan bizirik irauten dutenen tasa are handiagoa lortzea dugu helburu”, adierazi du.
Espezializazio medikoarekin eta ikerketarekin batera, onkologia pediatrikoko erizaintzako espezializazioaren aldeko apustua ere egiten du PCCBk. Anna Negre, PCCBko erizaintzako buruak adierazi duen bezala: “onkologia pediatrikoko erizaintza-jardunak tratamenduekin batera eboluzionatu du, eta gaur egun, erizaintzatik eskaintzen diren zaintzak oso konplexuak dira”. “Horrela, PCCB erizaintzako espezializazioaren ibilbidearen burutzea ere bada. Zientzia gidari hartuta egin dugun ibilbidea izan da, baina bai eta gure pazienteentzako eta haien senitartekoentzako arreta eta akonpainamendu hobea eskaintzeko beharrezkoak diren trebetasunak garatzea helburu hartuta”, zehaztu du.
Munduari zabalik dagoen zentro monografikoa, bereziki eraginez Latinoamerikan
Bartzelonako Sant Joan de Déu ospitalea erreferentziazko zentroa izan da Katalunian eta Espainian minbizi pediatrikoaren arretari dagokionez, baina munduan ezagun egitea ere lortu du, eta posizionamendu hori indartzen da PCCB zabaltzearekin, Europako zentro monografiko garrantzitsuenetako bat den aldetik.
Guillermo Chantada, PCCBko Outreach programako zuzendariak adierazi du: “Sant Joan de Déu ospitaleak onkologia pediatrikoaren alorrean izandako nazioarteko lankidetzari dagokionez, bereziki eragin du Latinoamerikan; izan ere, herrialdeen arteko eta herrialdeen baitako ekitaterik ezak, hango osasun-sistemek haurren minbizia tratatzeko duten gaitasuna oztopatzen jarraitzen du”. “Latinoamerikako osasun erakunde eta zentroekiko gure lankidetza jarduera askotarikoa da: formaziotik hasi eta pazienteen tratamenduraino, baina betiere, tokian tokiko gaitasunak indartzeko helburuarekin”, adierazi du.
Sant Joan de Déu Ospitaleak Latinoamerikarekin duen lankidetzaren baitan bi proiektu garrantzitsu daude gaur egun abian. 2019az geroztik, Ospitaleak CLOSER (Childhood Leukemia: Overcoming distance between South America and European Regions) proiektua gidatzen du, Europako Batzordeak finantzatzen duena eta Latinoamerikako leuzemia duten pazienteen biziraupena Europakoekin parekatzea helburu duela.
Orobat, 2015an, TELEO (Tele-educación en Oncología Pediátrica) programa sortu zuenSant Joan de Déu ospitaleak. Sanofi Espoir Foundation-en laguntzarekin eta Leo Messi Fundazioaren babesarekin, TELEO programaren helburua da onkologia pediatrikoan etengabeko hezkuntza bultzatzea Latinoamerikako zentroetan, eta, gaur egun, etengabeko hezkuntzarako plataforma birtualaren bigarren edizioa du.
PCCB zabaltzeak kontinentearteko lankidetza lanen eta proiektuen bultzada ekarriko du, eta, aurten, irailaren 28tik urriaren 1era Bartzelonan antolatuko den Nazioarteko Onkologia Pediatrikoaren Elkartearen (SIOP) biltzarrarekin batera izango da.
Sant Joan de Déu Barcelona ospitaleari buruz
Sant Joan de Déu ospitalea erreferente nagusia da Katalunian eta handik kanpo pediatrian, obstetrizian eta ginekologian; bai eta espezializazio maila altuetako alorretan ere, hala nola, neurozientziak, neonatologia, onkologia eta kardiokirurgia.
Zentroak, San Juan de Diosen Ospitale Ordenari dagokionak, 120.000tik gora larrialdi, 25.000 ospitaleratze eta 200.000 bisita artatzen ditu urtero, eta teknologia berriena abegikortasun eta elkartasunean oinarrituriko urgazpen pertsonalizatua bateratzen ditu.
San Juan de Dios Ospitale Ordenari buruz
Ia 500 urte dituen San Juan de Diosen Ospitale Ordena irabazi asmorik gabeko nazioarteko erakundea da, eta pertsona behartsuenak sendatzea eta zaintzea du helburu, zentroan kokatuz eta haien dimentsio fisikoa, psikologikoa, soziala eta espirituala jagonez.
San Juan de Diosen presentzia eta jarduera bost kontinentetan gauzatzen da, 405 zentroren bitartez. Espainian 80 zentro biltzen dituen sarea du eta urtean ia bi milioi pertsona artatzen dituzten osasun, gizarte, irakaskuntza eta ikerketa-baliabideak. Espainian, gaur egun 180 anaia ditu ordenak; 15.000 profesional, ia 5.000 boluntario eta hainbat eta hainbat dohaintza-emaile eta ongile.